XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lazturaño batekin bihotzean bagoazilarik, agertzen zaiku etche multzoño bat erreka hegiaz bertzaldetik; urrunago, Luzaideko elektrik-eihera aipatua.

Noizko ordean helduko gira leporaino!.

Etsigarria da zinez hogoi kilometra luzeko patar hau, bihurgunea bihurgunearen ondotik.

Bide ona da bizkitartean, eta askitto zabala; erreka hertsiaren bertzaldeko mendi handiek gozatzen ere dauzkute begiak, oihanez estaliak ikusten ditugulakotz, ostotsu, gordin, phagoen abarrak aire hoxpil batek farrastatuz xaflatzen dituela xurruntxa ezti batekin.

Baratzen gira, gibelerat behatzeko.

Erreka gaitza, diogu berriz orok batean, gain-behera begiz ikher baitezakegu bigarren aldikotz, kasik Arnegiraino.

Lurra ez baita larrutua nehon, belharrak estaltzen baitu eremu guzian, gaineraino helducheak ere baikira, gerendari beha egoiteak ez gitu orai hanbat lazten.

Errekaren mazelak larre idor izan gatik eskuin ala ezker, arkaitz mokor batzuek han-hemenka beltzuritzen dituztela, begikoago zaiku halere eta laketago Izpegiko erreka: sei kilometra baizik ez baita ere luze, egiaren den bezala aithortzeko.

Izpegi, Baigorri herriko ikusgarrietan orhoitgarriena.

Iragaiten dugu azkenekotz Ibañetako lepoa, hainbertze mende huntan hainbertze miliun gizon, hanitzak armadetako soldado, bere arteka xabalari esker bidatu dituen lepoa badira ezkerrago bertze lepo batzu, gerlariak haukietan gaindi sartzen baitziren Nabar-Goitin; Doniane-Garazin barna Fiheralarreko mazeler goiti ziren hetara heltzen.

Napoleon lehenbizikoaren soldado aipatuak, zonbat etzen zuetarik eskualde hotan galdu, 1811-ko itzuli deitoragarrian!.

Zeren bilha zinabiltzaten ere hemen gaindi, zortzigarren mendearen ondartsurat, Carloman handiaren gizonak, Arrolan gaizoa buruzagi?.

Egia ote da Carloman adostua zinutela lehenchago Moroekin? adiskidantzaz emana zuela Moroer, Zaragozarekin, Aragoniako bazterra?.

Moroak alderat koka zitezen Eskual-herrian Carlomanek zuela urrarazia Iruñako hiria zaintzen zuen harresi gora?.